Holozenoa atzean uzten ari omen gara eta jada Antropozenoan bizi. Gizakiaren eragina azpimarratzen duen aro geologiko berri honek, oraindik ofiziala izan gabe ere, jada ezizen ezberdinak ditu, haien artean Plastikozenoa. Plastikoak mundu guztitik barreiatzen gabiltza, eta jada Plastiglomerate bezala izendatutako arrokak aurki daitezke.
Antropozenoaren kontzeptuak azpimarratzen duen gizakiaren eragin horren ezaugarri nagusienetakoa klima aldaketa dugu, eta lurraren ekosistema global zein lokaletan darabiltzan aldaketak. Hauetako bat, bioaniztasuna eta klima orekarako horren beharrezkoak diren baso eta zuhaitzen akabera. Asko hitz egiten da desagertzeko zorien dauden animalia-espezien inguruan, baina zuhaitz asko ere desagertzeko zorian daude.
Testuinguru honetan, proiektu honek galdera bikoitza proposatzen du fotogrametria bidez eskaneatu eta hiru dimentsiotan inprimatutako enbor azalen bidez: Hartuko ote dute plastiko sedimentuek inoiz harrien papera fosilen sorkuntzan, egurraren lekua betez eta plastikoz osatutako enborren fosilak bilakatuz? Edo gu geu, kontraesanezko ariketa ergel batean, halako plastikozko enborrak sortuko al ditugu jada existitzen ez diren zuhaitzen azalak
Link
Martin Etxauri Sainz de Murieta aka Txo!?
Roberto Jaukikoaren laguntzarekin