2023ko programaren zati bat Arbola Jaialdian biltzen da, apirilaren 25etik 30era, Iruñean, eta beste zati bat Artzibar, Esteribar, Monreal, Tafalla, Unzue, Villar de Enciso, La Sierra eta María de la Salut herrietan hedatzen da, Arbola Ibiltaria programaren bitartez. ARBOLA diziplinarik gabeko jaialdia da, eta zuhaitz-unibertsoarekin lotura duten era guztietako esku-hartze artistikoak, erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, tailerrak, ibilaldiak eta egoitza artistikoak biltzen ditu.
ZERGATIK ARBOLA? Larrialdi klimatikoaren garaian, zuhaitzak birsorkuntza, zaintza, babesa, ugalkortasuna edo interdependentzia bezalako balioek gidatutako kultura berri baten sinbolo bihurtu dira, eta gero eta gehiago gure osasunari, ongizateari eta gure biziraupenari estuki lotutako ondaretzat hartzen dira. Testuinguru horretan, gero eta garrantzitsuagoa da Artearen eta Zientziaren arteko aliantza bat, gizartea zuhaitzen mundura hurbilduko duena, haren izaera multidimentsionala eta garrantzi geo-estrategikoa ikusaraziz.
NORK LANDATU DU ETA NORK UREZTATZEN DU? ARBOLA, LABEAk sortutako proiektua da – Arte, Zientzia eta Natura Laborategia –, eta Foresna-Zurgaiarekin – Nafarroako Baso Jabeen Elkartea –, Antartika Kultur Containerrekin eta Innova Culturalekin batera egin da. ARBOLAk Nafarroako Gobernuaren, Acción Cultural Españolaren eta Arce, Esteribar, Monreal, Iruña, Tafalla eta Unzueko Udalen babesa du. Beste kolaboratzaile batzuk Berdesia, Zuhaitz zaharren lagunen elkartea, Errioxako Landa Koreografikoaren Zentroa, Azala Sormen Gunea eta Eima Jaialdia dira. Gainera Europear Batasuna - Next Generation EUren finantziatzioaren laguntza du.